Arkitelan - Informes de Evaluación de Edificios | Eraikinak Ebaluatzeko Txostenak
ES · EU

Birgaitzeak

Zure eraikinak ondoko arazoetakoren bat badu:

  • Hezetasuna edo ur-filtrazioak
  • Pitzadura edo arrakalak
  • Elementuren bat erortzea edo erortzeko arriskua
  • Zaharkitzea edo hondatze orokorra
  • Fatxadaren edo estalkiaren egoera txarra
  • Isolamendu urritasuna
  • Agortze-seinaleak dituen egitura
  • Zaharkitutako edo hondatutako instalakuntzak
  • Arotzeriaren egoera txarra

Ziuraski zaharberritze edo birgaitze-lanei ekitea planteatzen arituko zara.

Zergatik komeni da Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) aurrez gauzatzea)?

Txostenean eraikinean dauden arazoen balizko jatorria teknikoki azaltzen dira, eta bere egoeraren azterketa egiten da.

Arkitelanen gauzatuko dugun txostena independientea eta objetiboa izango da. Eraikin-patologietan espezializatua den goi-mailako arkitekto batek higiezina aztertu, egoera baloratu eta egin beharreko lanak proposatuko ditu, hala nola, horiek gauzatzeko epeak ere.

Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren (EIT) ondoren, arazoaren jatorria zehaztuko dituen eta konponbidea emango dien aukeren eta horien kostuak azaltzen dituen agiria gauzatu dezakegu. Agiri horrek egin beharreko birgaitze-lanek arazoa era egoki batean eta kostu gutxienarekin egingo direlaren bermea suposatuko dizu.

Gauzatuko den inbertsioaren zati minimo bat besterik izango ez denez txostenaren kostua, bertan azalduko den informazioak eta ekintzen gidak denbora eta dirua aurreztuko dizu; horretaz gain, eraikinaren egoeraren datu independienteak, objetiboak eta espezializatuak izatearen segurtasuna edukiko duzu, eta, era berean, egin beharreko lanak alde interesatuetan edo ez gaituen eskuetan erortzea ekidingo duzu.

Gainera, hurrengo hilabetetan burutuko diren birgaitze edo berritze-lanetarako itzuli beharrik gabeko diru-laguntza forma duten baliabide ugari bideratzen ari dira. Diru-laguntza horiek guztiak eskuratu ahal izateko era bakarra Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) gauzatzea da; hortaz, txosten hori edukitzeak diru-aurrezte garrantzitsua ekar diezazuke.

Ondoko zerrendan azaltzen diren arazoak konpontzeko burutu beharreko mantentze-lanek diru-laguntzak dituzte:

  • Zimenduko, egiturako edo instalaziotako alorrean, Eraikina Ebaluatzeko Txostenak edo baliokidea den Eraikinen Ikuskapen Teknikoak okerreko balorazioa antzematen duenean. .
  • Estalkiko, zabaltzako, fatxadako eta mehelingo, edo eraikinaren amankomunezko elementuen zatiren bateko alorrean, Eraikina Ebaluatzeko Txostenak edo baliokidea den Eraikinen Ikuskapen Teknikoak okerreko balorazioa antzematen duenean.
  • Egungo araudira egokitzeko amankomuneko instalakuntzetan burutzen diren lanak: elektrizitate-instalakuntzetan, gas-instalakuntzetan, saneamendu-instalakuntzetan, hondakinak banatzeko eta jasotzeko instalakuntzen ezarpenetan, eta telekomunikazio-instalakuntzetan.