Arkitelan - Informes de Evaluación de Edificios | Eraikinak Ebaluatzeko Txostenak
ES · EU

Arkitelan, profesionalak zure zerbitzura


Arkitelan eraikin-patologietan adituok, eta Eraikinen Ikuskapen Teknikoak (EIT) eta Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriak (EEZ) egiten esperientzia handia dugun goi-mailako arkitektook osatzen dugu. Edozein berritze-lan egin ahal izateko jarraitu beharreko pausu guztien aholkularitza-lana eskaintzen dugu; eta, horretarako, lanak eraginkortasun handienarekin eta kostu gutxienarekin burutu ahal izateko, txostenik egokiena gomendatuko dizugu.

Arkitelan edozein eraikuntza enpresetatik independienta da; eta, horrela, gure lanaren inpartzialtasuna eta objetibotasuna bermatzen dugu.

Egiten ditugun agiri guztiak Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (EHAEO) sinatuak eta dagozkien erantzukizun zibilaren seguruak babestuak daude. Horren bitartez, gure lanaren profesionaltasuna eta segurtasuna bermatzen dugu.

Arkitelanetik erreguladoreek ezartzen duten araudien garapena jarraitzen dugu eta, jabeen eta komunitateen esku ipintzen dituzten diru-laguntza berrien jakitun gara.

Gaur egun eraikin-parkea hobetzeko helburuarekin diru-laguntza forma duten fondo kopuru handia bideratzen ari da. Diru-laguntza horiek guztiak eskuratu ahal izateko ezinbestekoa da Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) gauzatua izatea, eta beraz, ezinbestekoa da bere gauzatzea birgaitze edo berritze-lanen bat egitea pentsatzen ari den edozein eraikin-jaberentzat, txostenak eraikinaren egoera objetiboki aztertuko baititu, eta konpondu beharreko kalteak azalduko.

Eraikinen Ikuskapen Teknikoak (EIT) dituen abantailak kontuan harturik ―bai arlo teknikoan, bai ekonomikoan ere― ulertzen dugu eraikin askori komeni zaiela txosten horren gauzatzea, eta beste askori ezinbestekoa zaiela.

Arkitelanen ondoko zerbitzuak eskaintzen dizkizugu:

  • Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa (EIT)
  • Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria (EEZ)
  • Txosten Teknikoak
  • Birgaitze proiektuak
  • Lanen zuzendaritza
  • Eraikinen liburuak
  • Eraikinen erabilera eta mantetentze plana
  • Jarduera-lizentziak