Arkitelan - Informes de Evaluación de Edificios | Eraikinak Ebaluatzeko Txostenak
ES · EU

Eraikinen Ikuskapen Teknikoak

Arkitelanen helburua da gipuzkoarren bizi-kalitatearen hobetzea: horien etxebizitzak egokitzea, ziurragoak eta erosoagoak egitea, eta inguru-giroarekin begirune handiagokoak izatea. Horretarako, hiritarren esku hainbat erakundek eraikin-parkea berritzeko eta egungo beharrei egokitzeko ematen ari diren bultzada ekonomikoaz baliatzen gara.

Arkitelanetik edozein berritze-lan egin ahal izateko jarraitu beharreko pausu guztien aholkularitza-lana eskaintzen dugu; eta, horretarako, lanak eraginkortasun handienarekin eta kostu gutxienarekin burutu ahal izateko, txostenik egokiena gomendatuko dizugu.

Gaur egun, estatu mailan definitzen den Eraikinen Ebaluazio Txostena (EET) eta Euskal Autonomia-Erkidegoko Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) baliokideak dira. Beraz, EITa ondoko atalek osatzen duten txostena da:

ERAIKINAREN KONTSERBAZIO-             +           IRITSGARRITASUN BALDINTZEN              +            ERAGINKORTASUN
            EGOERAREN EBALUAZIOA                                         BALORAZIOA                                     ENERGETIKOAREN ZIURTAGIRIA

Nor dago Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa (EIT) gauzatzera derrigortua ?

Katalogatuta edo babestuta dauden etxeak edo eraikinak, bizitegi-erabilerako eraikinak, berrogeita hamar urtetik gorako antzinatasuna badute, eta «antolamendutik kanpo» kategorian sartuta dauden bizitegi-erabilerako etxeak eta eraikinak.
3. Art 241/2012 DEKRETUA, azaroaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen duena

Nori zuzendua dago Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa (EIT)?

Etxebizitza-eraikinen jabeen komunitateei, jabeen komunitateen elkartzeei eta jabe bakarrei zeintzuek ondoko lanen bat burutzea pentsatzen ari direnei:

  • Eraikina birgaitu edo berriztatu
  • Iritsgarritasun baldintzak hobetu (igogailuen ezarketa, arrapalak,…)
  • Beroketa, hozte, ur beroaren ekoizpen edo aireztatze-sistemen instalakuntzen hobekuntza lanak gauzatu
  • Energia berriztagarrien erabilpena baimentzen duen instalakuntza ezarri edo sorkuntza-taldeak instalatu
  • Instalakuntza arrunten energia-eraginkortasuna hobetu
  • Eraikina birgaitu edo berriztatu eta dauden diru-laguntza guztiak eskuratzeko aukera eduki

Zein abantaila eskaintzen ditu Eraikinaren Ikuskapen Teknikoak (EIT)?

  • Eraikinaren Ikuskapen Teknikoaren (EIT) bitartez egun dauden diru-laguntza ezberdinak eskuratzeko aukera
  • Eraikinaren kontserbazio-egoeraren ikuspegi objetibo eta independientea edukitzea
  • Eraikinak izan ditzakeen kalteen balorazioa izatea
  • Eraikinak lortzen duen Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriaren (EEZ) bitartez, eraikinaren barneko etxebizitza eta lokal guztiek dute alokatzeko edo saltzeko aukera banan-banan
  • Eraikinaren edo etxebizitzaren iritsgarritasun baldintzak hobetzeko bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa ezagutzea