Arkitelan - Informes de Evaluación de Edificios | Eraikinak Ebaluatzeko Txostenak
ES · EU

Iritsgarritasuna

Zure eraikinak edo etxebizitzak iritsgarritasun arazoren bat badauka:

  • Igogailuak
  • Eskailerak
  • Arrapalak
  • Plataformak
  • Eskailera-igogailua
  • Seinaletika

Zure eraikinaren edo etxebizitzaren iritsgarritasun baldintzak hobetzeko lanen bat burutzeko asmoa baduzu, Arkitelanetik zure arazoari, era objetibo batean, irtenbidea emango dion alternatiba ezberdinak ezagutzeko txosten bat eskaintzen dizugu.

Profesional independienteek gauzatutako txostenaren bitartez aukera ezberdinen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa ezagutu ahal izango duzu, eta alternatiba guztiak aztertu berritze-lanak burutzen hasi baino lehen.

Horretaz gain, Arkitelanetik zure higiezinaren iritsgarritasun baldintzak hobetzeko burutu beharreko lanengatik dauden diru-laguntzen berri emango dizugu.

Iritsgarritasun baldintzen hobetzea kontsideratuko dira, orokorrean, arlo horretako araudira egokitzeko (eraikinetan, etxebizitzetan edo lokaletan) burutzen diren lanak.

Eta, zehazki:

  • Igogailu, eskailera-igogailu, arrapala edo iritsgarritasuna hobetzeko beste gailuren baten instalakuntza.
  • Eraikinaren espazio amankomunetan (lorategian, kirol-gunean, piszinan edo antzekoetan) minusbaliotasunaren bat duen pertsonari sartzea eta erabilera baimentzen dion garabi edo antzeko elementu baten instalakuntza.
  • Igogailuaren edo eskaileren erabilpenerako, informaziorako edo abisurako balio duten elementuen instalakuntza; hala nola, seinale akustikoak edo argitsuak.
  • Etxebizitza kanpoaldearekin komunikatzeko elementu edo gailu elektronikoen instalakuntza ( bideo-atezain automatikoa edo antzekoa).