Arkitelan - Informes de Evaluación de Edificios | Eraikinak Ebaluatzeko Txostenak
ES · EU

Diru-Laguntzak

Gaur egun eraikin-parkea hobetzeko helburuarekin diru-laguntza forma duten fondo kopuru handia bideratzen ari da. Diru-laguntza horiek guztiak eskuratu ahal izateko ezinbestekoa da Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) gauzatzea, horrek egin beharreko lanen beharra zehaztuko baitu.

Nola eskura daitezke diru-laguntzak?

Edozein birgaitze-lan mota, berritze proiektu edo iritsgarritasun baldintzak hobetzeko lanen bat egin aurretik, ezinbestekoa da Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) gauzatzea. Horrela ez bada, eta lanak txostena eduki baino lehen hasiko balira, diru-laguntzak eskuratzeko aukera galduko litzateke.

Eraikinen Ikuskapen Teknikoak (EIT) birgaitze-lanak burutzeko beharrak zehaztu eta baloratuko ditu. Txostenak eraikinaren elementu baten egoeraren balorazioa okertzat hartzen duenean, diru-laguntzak elementu horren kaltea edo gabezia konpontzera edo hobetzera zuzendu beharko dira.

Diru-laguntzen kopuru zehatza erakunde bakoitzak ezartzen dituen aldagai batzuen araberakoa da (eraikinaren adina, erabilera, bizilagunen errenta,…), eta, beraz, kasu bakoitza banan-banan aztertu beharko da.

Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) burutzeko ere diru-laguntzak daude.

Arkitelanetik erreguladoreek ezartzen dituzten araudiaren garapena jarraitzen dugu eta, jabeen eta komunitateen esku ipintzen dituzten diru-laguntza berrien jakitun gara.

Erakunde ezberdinek diru-laguntzak eskuratu ahal izateko baldintzak zehazten dituzte, epeak eta lan-moten deskribapena.

Kasu bakoitza banan-banan aztertu beharko da zein diru-laguntza eskuratzeko aukera duen jakiteko, hortaz, ezinbestekoa da atal horretan eragina duen araudian izan daitezkeen aldaketak ezagutzea.

Ze lan-mota burutzeagatik eskura daitezke diru-laguntzak?

Ondoren diru-laguntzak jasotzeko aukera eskaintzen dituzten edo zituzten lan-motak zerrendatzen ditugu:

  • a) Partikularren eta bizilagunen erkidegoen birgaitze-lanak laguntzea, bizigarritasuna hobetzeko, ezgaitasunak dituzten pertsonentzako sarbideak egokitzeko eta energia-kontsumoa murrizteko:
    1. Eraikina egitura eta eraikuntza aldetik egokitzea eta etxebizitzen eta merkataritza-lokalen bizigarritasun-baldintzak egokitzea.
    2. Etxebizitzak eta sarbideak ezgaitasun fisikoak dituzten pertsonentzako indarrean den araudira egokitzea.
    3. Inguratzaile termikoan lanak egitea, energia aurrezteko.
    4. Eraikuntzaren eta etxebizitzaren akabera orokorra eraikuntza onaren irizpideetara egokitzea.
  • b) Multzokatuta egonik blokeak edo etxadiak osatzen dituzten eraikinetako irisgarritasun, suteen kontrako segurtasun eta energia-eraginkortasun baldintzak hobetzea, gutxienez horren alde bat barne hartuta; hain zuzen ere, nagusiki bizitzeko erabiltzen dena:
    1. Goitik beherako esku-hartzeak, honako hauek aurreikusten dituztenak:
      • Jarduerak eraikinen inguratzailean, eskera termikoa murrizteko; jarduerak ekoizpen termikoko instalazioetan, energia-kontsumoa murrizteko. Birgaitzearen ondoren, gutxienez C energia-ziurtapena lortzea da helburua.
      • Eraikinen irisgarritasuna hobetzea, bide publikotik etxebizitza guztietarako irisgarritasuna bermatzeko, hots, mailak saihesteko.
      • Larrialdiko argiekin, seinaleekin, suteak antzemateko eta itzaltzeko gailuekin erlazionatutako segurtasun-baldintzak hobetzea, bai eta eraikinean daudenak ohartarazteko modua ere.
    2. Barruko erosotasun termikoaren eta berogailuaren energia-kontsumoaren energia-monitorizazioa birgaitutako eraikinen edo blokeen lagin adierazgarri batean.
    3. Eraikitako perimetroa handitzeko jarduerak, bizigarritasun-baldintzak hobetzeko, ondare hiritartua eta eraikia birgaitzeko jarduera babestuei buruzko 2002ko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren IV. eranskinarekin bat.

Enlaces de interés

Etxebide EVE - Ente Vasco de la Energía IDAE - Instituto para la Diversificación y Ahorro de la Energía