Arkitelan - Informes de Evaluación de Edificios | Eraikinak Ebaluatzeko Txostenak
ES · EU

EIT - Eraikinen Ikuskapen Teknikoa

Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) eraikinaren egungo
kontserbazio-egoera, iritsgarritasun baldintzak eta duen eraginkortasun energetikoa zehazten dituen agiria da.

Egungo kontserbazio-egoera

Txostenaren atal horretan eraikinaren egoera aztertu eta deskribatzen da. Bertan, eraikina osatzen duten elementu ezberdinen deskribapena egiten da (estalkia, fatxada, egitura, instalakuntzak,…); egungo egoera zehazteaz gain, aurkitzen diren kalteak eragin dituzten balizko arrazoiak azaltzen dira, eta horien larritasuna.

Txostenak atal bakoitzaren amaieran elementu hori baloratzen du: aldekoa edo kontrakoa.

Iritsgarritasun baldintzak

Eraikinak eta orubeak dituzten iritsgarritasun baldintzen deskribapena azaltzen da.

Oinarrizko iritsgarritasun baldintzak bete ahal izateko egin beharreko neurriak proposatu eta horien kostuak kalkulatzen dira.

Eraginkortasun energetikoa

Eraikina, erabilpen arrunt batentzat, igortzen duen CO2 kopuruaren arabera kalifikatu egiten da A-tik (eraginkorrena) G-raino (eraginkortasun gutxienekoa).

Gaur egun, estatu mailan definitzen den Eraikinen Ebaluazio Txostena (EET) eta Euskal Autonomia-Erkidegoko Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) parekatu dira, eta horien edukiak berdindu. (AGINDUA, 2013ko urriaren 15koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen azterketa teknikoa arautzen duen 2012ko azaroaren 21eko 2421/2012 Dekretuko II. eta III. eranskinak aldatzen dituena).

Eraikinak Ebaluatzeko Txostena “Plan Estatal de fomento del alquiler de viviendas, la rehabilitación edificatoria, y la regeneración y renovación urbanas, 2013-2016” –k proposatzen duen tresna da eraikinaren kalitatea hobetzeko asmoz, eta zehazki, bere eraginkortasun energetikoa, iritsgarritasun unibertsala, mantentze egokia eta hondakinen jasotzea hobetzeko (233/2013 ED).

Inspektoreak

La Inspección Técnica del Edificio de viviendas deberá de ser realizada por un técnico cualificado (arquitecto o arquitecto técnico) y obtener el visado colegial. (Art 7 241/2012)

7. artikulua.– Ikuskapen-lana egitearen arduradunak.

1.– EIT azterketa egiteko, beharrezkoa izango da gaitzen duen titulazio profesional egokia izatea, urriaren 5eko 38/1999 Legearen, Eraikuntzaren Antolamenduari buruzkoaren arabera, eta zeregin hori betetzen dutenek zuzenean jardungo dute profesional moduan, edo eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko erakunde bateko ikuskaritza-teknikari fakultatibo moduan. Horrelako erakundeak arau honek arautzen ditu: martxoaren 31ko 410/2010 Errege Dekretuak, eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko erakundeei eta eraikuntzaren kalitatearen kontrolerako entseguak egiten dituzten laborategiei eska dakizkiekeen baldintzak garatzekoak.

Eraikinen ikuskapen teknikoaren (EIT) helburuak

5. artikulua.– Eraikinen ikuskapen teknikoaren helburuak.

a) Ikuskapenean begiz hautemandako eta kanpo- zein barne-arrazoien, ohitura txarren, hutsegiteen edo ez mantentzearen ondorioz gertatutako kalteak eta akatsak identifikatzea.

b) Ikusitako patologien eragile izan daitezkeenen eta eraikinen kontserbazio-egoeraren aurretiko diagnosia egitea.

c) Hautemandako kalteak eta haien arteko erlazioa sailkatzea larritasunaren arabera.

d) Kaltearen zenbaterainokoa ebaluatzea, esku hartzeko beharraz erabakitzea, eta esku-hartze mota egokia gomendatzea.

e) Eraikinaren inguratzailearen elementuen ezaugarriak adieraztea, geroago eraikinaren eragin-kortasun energetikoa ebaluatzeko.

f) Eraikinaren irisgarritasun-baldintza teknikoak zehaztea, sarbideetan eta barne komunika-zioetan, ataritik etxebizitzetako sarreretaraino.

Eraikinen ikuskapen teknikoaren (EIT) aplikazio-esparrua

3. artikulua.– Aplikazio-esparrua.

1.– Dekretu honen aplikazio-esparrua Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden eraikinena da, hurrengo atal hauetakoren batean sartuta egonez gero:

a) Katalogatuta edo babestuta dauden etxeak edo eraikinak, haien antzinatasuna eta babes-araubidea (tokian tokikoa, forala edo autonomiakoa) edozein izanda ere.

b) Aurreko atalean sartzen ez diren bizitegi-erabilerako eraikinak, berrogeita hamar urtetik gorako antzinatasuna badute.

2.– Era berean, eta aurreko paragrafoan adierazitako moduan, arau honen esparruaren barrukotzat joko dira «antolamendutik kanpo» kategorian sartuta dauden bizitegi-erabilerako etxeak eta eraikinak, inola ere alde batera utzi gabe haientzat ekainaren 30eko 2/2006 Legean, Lurzoru eta Hirigintzari buruzkoan, 101.5 artikuluan, ezarritako araubidea.

3.– Bakanduta dauden familia bakarreko etxeak eta eraikinak arau honen esparrutik kanpo daude, baldin eta erabilera publikoko gune edo bide batera ematen duen fatxadarik ez badute.

4.– Dekretu honen aplikazioaren ondorioetarako, eraikin bat bizitegi-erabilerakoa da baldin eta batez ere zuzkidurazko bizitoki edo etxebizitza moduan erabiltzen bada, inola ere alde batera utzi gabe barruan beste erabilera batzuk ere izan ahal izatea.

Eraikinen ikuskapen teknikoa (EIT) ez gauzatzearen ondorioak

EITa ez gauzatzearen ondorioak

50 urte baino gehiagoko eraikinek ez dituzte diru-laguntzak jasoko biragitze-lanak burutu ahal izateko, lanei ekin baino lehen EITa pasa ez badute.

Udalek, EIT azterketa ezarritako epean aurkeztu ezean, eraikinen ikuskapen teknikoa egin delako ziurtagiria bi hileko epean aurkezteko eskatu ahal izango dio hori egitearen ardura daukanari. Epe hori eskatutakoa bete gabe igaro ondoren, udalak subsidiarioki jokatu ahal izango du, eta ikuskatzeko daukan eskumena erabili. Gainera, EIT azterketa hori betebeharra dutenen kontura egingo du .

Eraikinen ikuskapen teknikoa (EIT) xehetasunez

Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) xehetasunez: (241/2012 DEKRETUA, azaroaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen duena).

Txostena ondoko ataletan banatzen da:

• Datu orokorrak

a) Eraikinaren identifikazioa

b) Hirigintza arloko datuak

c) Jabetasunaren datuak

d) Txostena egiten duen teknikoaren datuak

e) Eraikinaren datu orokorrak

f) Artxibo grafikoak

g) Agiri administratibo osagarriak

h) Helburu estatitikoekin egindako eraikinaren eraikuntza-sistemen deskribapen normalizatua (egitura, itxitura bertikalak eta estalkia, instalakuntzak)

• Mantentze-egoera

1. Inspekzioaren datu orokorrak

2. Aurretik egindako inspekzioen historikoa

3. Eraikinaren mantentze-egoeraren balorazioa

• Zimenduak

• Egitura

• Fatxadak eta mehelinak

• Estalkiak eta zabaltzak

• Instalakuntzak

4. Berehalako arriskuaren existentzia

5. Eraikinaren mantentze-egoeraren bukaerako balorazioa

6. Eraikinaren mantentze-egoeraren hutsuneen deskribapen normalizatua

7. Eraikinaren amankomuneko instalakuntzen agiri erabilgarriak

• Iritsgarritasunaren oinarrizko baldintzak (eraikin publiko eta pribatuak)

1. Eraikinaren baldintza funtzionalak (iritsgarritasuna kanpoaldetik, solairuen arteko iritsgarritasuna eta iritsgarritasuna solairuetan)

2. Iritsgarritasun elementuen hornidura (iritsgarriak diren aparkatzeko plazak, piszinak, komunak eta mekanismo iritsgarriak)

3. Elementu iritsgarrien seinalizazioa eta informazioaren ezaugarriak eta hornidura

4. Eraikinaren baldintza funtzionalak

5. Iritsgarritasun oinarrizko baldintzen bukaerako balorazioa

6. Iritsgarritasun arloan egin daitezkeen zentzuzko neurriak

• Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria

Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren (EIT) prezioa eta epeak

Bai txostena burutzeko epea, bai bere kostua, eraikinaren ezaugarrien araberakoa da; horien artean azalera, adina, kokapena eta etxebizitza kopurua dira esanguratsuenak.

Adibide gisa, 20 eta 30 arteko etxebizitza dituen eraikin baten Eraikina Ebaluatzeko Txostena burutzeko beharrezkoa den denbora 2 edo 3 aste bitartekoa da (informazioa bildu, inspekzioa, aztertzea, erredakzioa eta bisatua.

Konpromezurik gabeko aurrekontu bat egitea nahi baduzu, formularioaren datuak bete ditzakezu, edo 943 02 14 94 telefono zenbakian gurekin harremanetan jar zaitezke.

Egutegia

80/2014 DEKRETUA, maiatzaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen duen dekretua aldatzen duena:

«Eraikinen ikuskapen teknikoa era ordenatuan gauza dadin eraikinen antzinatasuna kontuan hartuta, 13. artikuluan esandakoaren barruan gauzatu ere, eta, hala balitz, udal-plangintza baztertu gabe –bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera–, programazio honi jarraituz egingo dira EIT azterketak:

a) 2018ko ekainaren 27ra arteko epea izango dute EIT egiteko, dekretu honen aplikazio-eremuan sartzen diren bizitegi-erabilerako etxebizitzek, baldin eta 2017ko ekainaren 27rako 50 urte edo gehiago badituzte. EIT egitetik salbuetsita geratuko dira, nolanahi, egun horretarako dagoeneko ikuskapen teknikoa egina badaukate, dekretu honetan xedatzen den bezala egina, eta egunean baldin badago.

b) Dekretu honen aplikazio-esparruan sartzen diren bizitegi-erabilerako eraikinen artean, 2017ko ekainaren 28tik aurrera 50 urte betetzen dituztenek, eta data horretatik aurrera katalogatutakoek, urtebeteko epean egin beharko dute EITa, eraikinak antzinatasun hori betetzen duen egunetik aurrera –bizitegi-erabilerako eraikina bada–, edo katalogatzen direnetik aurrera –eraikin katalogatua bada-.»

Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) lortzeko jarraitu beharreko pausuak eta informazioa

Behin aurrekontua onartuta, garapena ondokoa izango litzateke:

1. Informazioaren biltzea: planoak eta eraikinaren eta osatzen duten elementuen ezaugarriak.

2. Eraikinaren inspekzioa: estalkia, fatxada, barrukoa, egitura, zimenduak

3. Etxebizitzen inspekzioa: etxebizitzen %60 a inguru ikuskatuko da (normalean lehen eta azken solairuetan kokatutakoak eta kalteren bat dituztenak).

4. Elementuen aztertzea: Egitura eta instalakuntzaren elementu ezberdinen egoeraren egiaztapenak egingo dira.

5. Txostenaren idazlana.

6. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak txostena bisatu.

7. Bezeroari Bezeroari txostena ematea eta azaltzea.

8. Txostena dagokion errejistroetan txertatu.