
EEZ - Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriak
235/2013 ED honela zehazten du: la documentación suscrita por el técnico competente que contiene información sobre las características energéticas y la calificación de eficiencia energética de un edificio existente o parte del mismo.
Eraikinaren okupazio eta funtzionamendu arruntentzat behar den energia kontsumoa baliosten da; besteren artean, ur beroaren hornidura, berotze, hozte, aireztatze, eta argiztapen sistemak aztertzen dira.

Jabeak agiri hori eduki behar du, bestela, legalki balioezin gera baitaiteke higiezinaren alokatze edo saltze prozesua. Agiriak 10 urtetako iraupena du egin zeneko egunetik zenbatuta.
2013/233 EDk eraginkortasun energetikoaren atalak duen garrantzia nabarmentzen du, plan horren helburu nagusienetako bat egungo eraikin-parkearen kontsumo energetikoaren aurrestea eta emisioen murriztea lortzea baita.
Eraginkortasun energetikoa hobetzea helburu duten lanen artean, ondokoak bereizten dira:
- Eraikinaren inguratzaile termikoaren hobetzea berotze edo hozteko behar energetikoa murrizteko helburuarekin:
- Isolamendu termikoaren hobetzea
- Baoen beira horniketaren edo arotzeriaren ordezkapena
- Dispositibo bioklimatikoen instalakuntza
- Berotze, hozte, ur beroaren hornitze eta aireztatze-sistemen instalakuntza egokitzapen termikorako:
- Beroa edo hotza hornitzeko taldeen ordezkapena
- Kontrol, erregulazio eta energia-kudeaketa sistemen, kontagailuen eta koste energetikoen banatzaileen instalakuntza
- Garraio eta banatze-sareen isolamendu termikoa
-
- Fluido beroeramaileen mugimenduen taldeen ordezkapena
- Hondar-energiaren berrerabilpenerako gailuen instalakuntza
- Kanpoaldeko airearen bidez egindako doako hozte-sistema eta berriztutako airearen beroaren berreskurapen-sistemen ezartzea
- Sortze-taldeen edo energia berriztagarrien (eguzki-energien, biomasaren edo geotermiaren) erabilpena baimentzen duten taldeen instalakuntza.
- Argiztapen edo igogailuen amankomuneko instalakuntzen eraginkortasun energetikoaren hobetzea:
- Etekin energetiko hobea duten luminaria eta lanparen ordezkapena
- Argiztapenaren maila erregulatzen duen sistema eta piztea-itzaltzea kontrolatzeko sistemen instalakuntza
- Ura aurresteko gailuen ezartzea, eta ur-horniduraren instalakuntzaren hobekuntza
- Etxe-hondakinen banatze eta jasotze egokia egin ahal izateko instalakuntzen hobekuntza edo egokitzapena
- Isolamendu akustikorako hobekuntzak
- Orubearen espazio pribatuen egokitzapena lurraren iragazkortasuna hobetzeko
- Ur gutxi behar duten espezieen landatzera moldatutako lorezaintza
- Ureztatze-sistemen optimizazioa

Aipatutako jarduera horiek estatu mailan diru-laguntzak jaso dezaketen lan-motak dira. Euskal Autonomia-Erkidegoan, Eusko Jaurlaritza izango da ondokoa zehaztuko duena: zein lan-mota burutzeagatik eskura daitezkeen diru-laguntzak, zein erakundek kudeatuko dituen diru-laguntzak eta nor izango den diru-laguntza horien onuraduna.